Enigma bi, erantzun bat
Compra a Amazon

Com a afiliat d’Amazon, Lignina obté ingressos de compres que compleixen els requisits aplicables

Enigma bi, erantzun bat

Bizitza osoa daukagu Obabakoak, Moby Dick edo Kixote bezalako obra miresgarriak irakurtzeko, baina Tom Sawyer, Estepako otsoa, Ibrahim jauna eta Koranaren loreak edo esku artean daukazun Enigma bi, erantzun bat bezalako liburuak irakurtzeko urte gutxi baina preziatu batzuk dauzkagu, hain zuzen ere nerabezaroan gertuago eta irekiago baikaude bizitzaren xarma, misterioa eta abenturak deskubritzeko. Emakume sugearen misterioa enigmak Euskal Herriko lehenaldira eta Birmaniara garamatza, adiskidetasuna eta lehen amodioak medio. Jentziren enigmak, ostera, India eta Himalaia ezagutaraziko dizkigu, abenturak eta malenkonia bidelagun. Erantzuna, baina, norberak bilatu beharko du…, eta hala ere ziur egon bi ipuin hauek amaitutakoan, batik bat garai egokian irakurriz gero, bidaia handi baten ostean bezalaxe sentituko zarela: desberdinago, zailduago, zaluago.

Detalls del llibre

Editorial
Alberdania
Any de publicació
2018
Col·lecció
Osinberde
Idioma
Espanyol
ISBN
9788498683837
LAN
36b88bc2cc53

Format

Tapa tova