book.title
Compra a Amazon

Com a afiliat d’Amazon, Lignina obté ingressos de compres que compleixen els requisits aplicables

Mecanografiak

Idazle batzuek gauza bat egiten dakite eta oso ondo egiten dute, baina beste idazle batzuek gauza asko egiten dakite eta horiek guztiak oso ondo egiten dituzte; Harkaitz Cano bigarren talde horretakoa dugu. Euskal literaturaren azken hamarkadetako erreferentzia nagusienetakoa da Harkaitz eta gure literaturako ipuingilerik oparoenetakoa dugu. Irati Jimenez idazleak Harkaitz Canok idatzitako hamarnaka ipuinen artean genero eta formatu ezberdinetako narraziorik onenak bildu ditu, irakurlearen plazera helburu: mikroipuinak, fantastikoak, errealistak, metaliterarioak, umoretsuak, gordinak, surrealistak, satirikoak... “Bilduma ez-akademiko bat, koherentziarik galdu gabe egiten saiatu naizena. Irakurle berri batzuk idazle handi baten mundu alegiazkoetara erakarriko ditu, beharbada, eta ezagutzen dutenei akaso irakurri ez dituzten narrazio batzuk ekarri eta beste batzuk gogoratuko dizkie. Deskatalogaturiko radiobiografia batzuk biltzen ditu, euskaraz eman gabeko ipuin bat, prentsan eta lan kolektiboetan barreiatutako narrazio batzuk eta Canoren ipuin liburuetako ale bikainenetako zenbait”. Gure literaturak daukan idazle osoenetariko, oparoenetariko eta trebeenetariko baten mundu literario berdingabea ezagutzeko eta gozatzeko egindako oparia da antologia hau.

Detalls del llibre

Editorial
Txalaparta
Any de publicació
2018
Col·lecció
Amaiur
Idioma
Espanyol
ISBN
9788417065508
LAN
582aff606724

Format

Desconegut