- Read
- Reading
- Want to read
- Did not finish
As an Amazon affiliate, Lignina earns income from qualifying purchases that meet the applicable requirements
Emakumeagandik jaioak
Adrienne Rich
Amatasunaren instituzioak historian izandako bilakaera aztertzen du Adrienne Richek saiakera literario honetan: Nola ebatsi zaie eskumena ugaltzeko gaitasuna duten pertsonei? Nola jarri zaizkio bitartekariak haurdunaldiari zein erditzeari? Nola desjabetu dira horiei loturiko jakintzak? Nola eraiki da ama kontzeptua familia nuklearrean? Feminismoa ongarri, amatasuna ikuspegi sozial, politiko eta ekonomikotik aztertzen du, lau urteko ikerketaren fruitu. Rich bere esperientziatik eta ezagutza pertsonaletik abiatzen da, eta diziplina askotako materialak darabiltza paleontologiatik psikoanalisiraino eta antzinako historiatik antropologiaraino; horrela, amatasunaren teoria eta testigantzak zorrotz uztartzen ditu, bereziki zergatiei begiratzeko. Zeren amatasuna bera deskubritzeko baitago oraindik, autorearen hitzetan: «gehiago dakigu arnasten dugun aireaz eta zeharkatzen ditugun itsasoez, amatasunaren esanahiaz baino». Saiakera hau gaiari buruzko oinarrizko erreferentzia bihurtu da, eta, argitaratu zenetik berrogei urte baino gehiago igaro direnean, oraindik ere zentzu askotan da iraultzailea.
Book details
- Publisher
- Txalaparta
- Publication year
- 2020
- Collection
- Gebara
- Language
- Spanish
- ISBN
- 9788418252044
- LAN
- c438f5f6a81d