book.title
Buy at Amazon

As an Amazon affiliate, Lignina earns income from qualifying purchases that meet the applicable requirements

Hiru hartz

Hiru hartz folklore-istorio anonimoa da. Robert Southey poeta britainiarrak egin zuen ezagun, 1837an. Ordutik moldaketak eta egokitzapenak ugariak izan dira mundu osoan. Ipuin tradizionalean oinarrituta eta intimitatearen ideia nagusi horretatik urrundu gabe, Txo! bildumaren Hiru hartzhonek narratzailearen eta irakurlearen arteko lotura bat eraikitzen du, haurra hartzekin identifikatuta sentitu, eta, horren bidez, atxikimendu bat sor dadin. Album honek, jokabideen eta afektibotasunaren garapenean eragiteaz eta sentiberatasun literario eta artistikoa estimulatzeaz gain, tresna ezin aproposagoa da kontzeptu matematikoak transmititzeko, tamainari dagozkion nozioak ulertarazteko (handia, ertaina eta txikia) edo animalien eta haien ingurunearen arteko loturak egiteko. Horregatik guztiagatik, Hiru hartz liburuak inplikazio aktiboa eskatzen du, irakurleak beraren usteak liburukoekin kontrastatu beharko baititu, eta, horrela, bere buruaz eta inguruko munduaz duen jakintzan sakonduko baitu.

Book details

Publisher
Txalaparta
Publication year
2021
Language
Spanish
ISBN
9788418252808
LAN
d66ab1209e2f

Format

Unknown