Fiesta
Comprar en Amazon

En calidad de afiliado de Amazon, Lignina obtiene ingresos por las compras adscritas que cumplen los requisitos aplicables

Fiesta

Eguzkia jaikitzen da

Parisen bizi diren eta idazle izan nahi duten kazetari amerikar batzuen ibilerak eta festarako gogoa kontatzen ditu Jake Barnesek, liburuko narratzaileak. Horrela esanda, obrak ez dakar muntako ezer berezirik, ez bada oso obra atipikoa dela: badu trama estilizatu bat, hari nagusietakoa, zeina den Brett Ashley erizainak kuadrillan eragiten dituen erreakzio sentimentalen kontakizuna; baina liburuak asko du erreportajetik ere (sanferminak protagonismo handia du); bada, gainera, oroitzapen-liburua; eta bada, halaber, bidaia-liburua ere. Obra hibrido bat dela esan liteke avant la lettre, askotarikoa, baina osagai horiek guztiak biltzen dituen zakuak izen doitu bat du, eta da nobela. Ez, Fiestan kontatzen dena ez litzateke bereziki interesgarri, ez balitz bertan gertatzen diren peripezia egunerokoak kontatzeko moduarengatik. Kixoteari gertatzen zaio. Edo Denbora galduaren bilari. Anjel Lertxundi

Detalles del libro

Editorial
Erein Argitaletxea
Año de publicación
2021
Colección
Literatura Unibertsala
Idioma
Español
ISBN
9788491095781
LAN
4d0d10a102be

Formato

Tapa blanda

Otros libros de Ernest Hemingway

Descubre más libros de Erein Argitaletxea