book.title
Buy at Amazon

As an Amazon affiliate, Lignina earns income from qualifying purchases that meet the applicable requirements

Emakumeagandik jaioak

Amatasunaren instituzioak historian izandako bilakaera aztertzen du Adrienne Richek saiakera literario honetan: Nola ebatsi zaie eskumena ugaltzeko gaitasuna duten pertsonei? Nola jarri zaizkio bitartekariak haurdunaldiari zein erditzeari? Nola desjabetu dira horiei loturiko jakintzak? Nola eraiki da “ama” kontzeptua familia nuklearrean? Feminismoa ongarri, amatasuna ikuspegi sozial, politiko eta ekonomikotik aztertzen du, lau urteko ikerketaren fruitu. Rich bere esperientziatik eta ezagutza pertsonaletik abiatzen da, eta diziplina askotako materialak darabiltza –paleontologiatik psikoanalisiraino eta antzinako historiatik antropologiaraino–; horrela, amatasunaren teoria eta testigantzak zorrotz uztartzen ditu, bereziki zergatiei begiratzeko. Zeren amatasuna bera deskubritzeko baitago oraindik, autorearen hitzetan: «gehiago dakigu arnasten dugun aireaz eta zeharkatzen ditugun itsasoez, amatasunaren esanahiaz baino». Saiakera hau gaiari buruzko oinarrizko erreferentzia bihurtu da, eta, argitaratu zenetik berrogei urte baino gehiago igaro direnean, oraindik ere zentzu askotan da iraultzailea.

Détails du livre

Éditeur
Txalaparta
Publication year
2020
Collection
Gebara
Langue
Spanish
ISBN
9788418252044
LAN
c438f5f6a81d

Format

Unknown