Erantzuna haizean dabil
Buy at Amazon

As an Amazon affiliate, Lignina earns income from qualifying purchases that meet the applicable requirements

Erantzuna haizean dabil

  1. urtea da: Sobietar Batasunak Soyuz espaziontzia orbitan jarri du; Salt Lake Cityn Theodore Kaczynskik –Unabomber– bonba bat jarri du; Ingalaterran Margaret Tatcherrek bere hirugarren eta azken agintaldia eskuratu du; Bartzelonako Hipercorren ETAk atentatua egin du 21 hildako eraginez; hiri horrexetara bizitzera joan den Adelak uztailaren 7an18 urte beteko ditu eta liburu honetako protagonista gaztea Hendaiatik harantz abiatuko da Uruguaik irabaziko duen Amerikako Futbol Kopa jokatzen ari diren bitartean. Ikasturte amaieran, San Juan suak elkartu zituen Tomas eta Adela, baina distantziak itzali egin dezake amodio sortu berria. Dena dela, Tomasek destinu petralaren aurrean etsi ez, eta Adelari hitz eman dio bizikletaz besterik ez bada ere, Kantauri itsasoa Mediterraneoarekin lotuz, urtebetetze egunean Katalunia plazan agertuko zaiola. Halaxe sortuko zaie hitzordua eta horixe iradokitzen du izenburuak: Erantzuna haizean dabil… Zer gertatuko da hainbeste kilometrotan zehar? Egun horretan norbait agertuko al da helmugako plazan?

Détails du livre

Éditeur
Txalaparta
Publication year
2016
Langue
Spanish
ISBN
9788416350629
LAN
0e5062a3350d

Format

Unknown