Labirintoan galduta dabiltzan pertsonaia ugari biltzen dituzte poemok. Minik gabe bizitzeko nahia. Bizipenak geureganatzeko eta argazki bihurtzeko egindako ahalegin antzuak. Norberaren «errelatoa», eta kolektiboa. Kontakizun bateratuaren porrota. Norberaren porrota. Artea eta sinesmenak helduleku gisa. Eguneroko bortitzaren hamaika aurpegi. Lur promestua irabaziko genuela egin ziguten zin aspaldi, geuk ere noizbehinka superheroiak izatearekin amesten genueneko hartan. Edota borrero psikopatak. Eta, orain, nori egingo diogu erregu ETAren seme-alaba deserrituok?
Publication
2026
Format
Paperback
Publisher
Ediciones Beta III Milenio
There are no reviews for this book yet.