Egon ginen, izan ginen
Azal gogorreko liburua. 40 ilustrazio koloretan. IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira. LABURPENA: Kuxkuxeroa zara? Gustatzen zaizu zu jaio baino lehen zure herrian zer gertatu zen jakitea? Eta mota askoko jendea ezagutzea? Orduan, hau da zure liburua. Hemen ezagutuko dituzu gure gizarteari egindako ekarpenagatik erreferentzia diren Euskal Herriko emakumeak eta gizataldeak. Belaunaldi berrientzat erreferentzia diren eta jada hilik dauden emakume hauei historiak ez die merezi duten errekonozimendua eman. Eremu guztietako emakumeek lortu zituztenak ezagutaraziko dizkigute: idazleak, kazetariak, pedagogoak, bertsolariak, margolariak, argazkilariak, ilustratzaileak, sukaldariak. Ilustrazio deigarriak dituen liburua da eta teknika desberdinak erabili dira: akuarela, koloretako arkatzak, collage. Has zaitez emakume hauek ezagutzen, aho zabalik utziko zaituzte.
Publication
2023
Pages
92
Format
Epub
Publisher
Ediciones Beta III Milenio
Excerpt
Illustrator
Elena Ciordia
There are no reviews for this book yet.