Meditazioari urtebetez eustea, edo, are, urte erdiz, nahikoa da ohartzeko beste era batera bizitzea posible dela. Meditazioak arrakalatu egiten du gure nortasunaren egitura, eta, meditatzearen meditatzez, arrakala zabaldu eta nortasun zaharra apurtu egiten da, beste bati, lore bat nola, ernatzen uzteko. Heriotza/birjaiotza prozesu liluragarri bezain izugarriaren lekuko izatea da meditatzea. Ezohiko bizitasunez beteriko ehundik gora orrialde hauek arretaren garrantzia ulertzen lagunduko digute; izan ere, bertute umila da arreta, baina baita sakona ere. Liburu txiki bezain bikain honek norbere buruaren bilaketa tematia jasotzen du. Franz Jalics maisua ezagutu ostean, eta Isiltasunaren biografiaren inguruko iruzkinak egiteko eta eskerrak emateko idatzi zioten milaka irakurleei erantzunez, Pablo d'Orsek Amigos del Desierto (Basamortuaren lagunak) elkartea sortu zuen 2014an, praktika kontenplatiboan sakondu eta berau sustatzeko asmoz.
Publication
2025
Pages
112
Format
Paperback
Publisher
Galaxia Gutenberg
Collection
Narrativa
There are no reviews for this book yet.