Zuhaitzak planetako izaki bizidunik zaharrenak eta handienak dira, eta milioika urte daramatzate Lurrean. Izaki konplexuak dira, elkarrekin komunikatzen dira eta bizirauteko estrategia harrigarriak dituzte, beste edozein izaki bizidunentzat imajinaezinak diren adinetara iristea eragiten dutenak. Planetako gainerako organismoekin erlazionatzen dira eta interdependentziak ezartzen dituzte, eta, jakina, gizakiok ez gara salbuespena. Zuhaitzak behar ditugu bizitzeko eta osasuntsu egoteko. Arnasten dugun oxigenoa sortzen dute, tenperatura erregulatzen dute eta airea iragazten dute. Fruituek elikatzen gaituzte eta hostoek substantzia kimikoak jariatzen dituzte, gure aldartea hobetzen dutenak. Zuhaitzek onura ugari ematen dizkigute, eta batzuetan ez ditugu ikusten desagertzen diren arte. Zuhaitzak ulertu behar ditugu eta ekosisteman duten ezinbesteko funtzioa baloratzen ikasi behar dugu, eta azkar egin behar dugu. Gure patua, espezie gisa, bereari lotuta dago, eta babesten ez baditugu, desagertzera kondenatuta gaude.
Publication
2022
Pages
100
Format
Epub
Publisher
Editorial Saure
Excerpt
Translator
Aritz Gorrotxategi
Illustrator
Daniel Rodríguez
There are no reviews for this book yet.